Igo
  • 2018/10/03

Andra Mari taldea Alemaniara joango da hil honetan “Sackpeifen in Schwaben” jaialdian parte hartzeko

Andra Mari Dantza Taldearen ordezkaritza batek Alemaniara bidaiatuko dau hil honetan "Sackpeifen in Schwaben" jaialdian parte hartzeko, urriaren 17tik 22ra, Balingen urian. Programa partekatuko dabe Bulgaria, Grezia, Lituania, Sardinia, Sizilia, Kroazia, Georgia eta Galiziatik etorritako taldeakaz.


Andra Marik Euskal Herriko musikaren santu-zeinuak diran tresnak erabiliko ditu jaialdian, alboka, txistua, xirula, trikitixa.


Balingen uria Suabiako Jura-ren bihotzean dago, Alemaniako hego-ekialdean. Zollernnalb Barrutiko hiriburua da, Ebingen-Albstadt uriagaz partekatzen dauen eskualdea. 33.000 biztanle ditu eta Baden-Wurtemberg Estadu federatu barruan dago.