Igo
  • 2021/05/13

Andra Mari LHko ikastetxeak datorren ikasturterako aurrematrikula egiteko epea irekiko du maiatzaren 31n

Andra Mari Lanbide Heziketako ikastetxeak 2021-2022 ikasturterako aurrematrikulatzeko epea irekiko du maiatzaren 31n. Epe hori zabalik egongo da ekainaren 18ra arte.

Aurretik, datorren larunbatean, maiatzak 15 (11:00etan) ate irekien jardunaldia egingo da online formatuan, ikastetxea eta bere prestakuntza eskaintza ezagutzeko. Gainera, zentroak Elexalde auzoan dituen instalazioak aurrez aurre bisita daitezke ere. Bi kontuetarako, beharrezkoa da maiatzaren 14a baino lehen ikastetxearen webgunean eskuragarri dagoen inprimaki hau betetzea:


Ikastetxe honek erdi-mailako eta goi-mailako ziklo hauek eskaintzen ditu:

- Administrazioa eta finantzak (Goi mailako zikloa)

- Mekatronika Industriala (Goi mailako zikloa)

- Telekomunikazio eta Informatika sistemak (Goi mailako zikloa)

- Administrazio Kudeaketaren Teknikaria (Erdi mailako zikloa)

- Mantentze Lan Elektromekanikoa (Erdi mailako zikloa)

Informazio gehiago fpandramari.eus webgunean eta zentroko telefonoan (944562720).