Igo
  • 2018/04/19

Andoni Egia kooperanteak Galdakotik Mozanbikera doan kooperazioari buruzko hitzaldia emongo dau

Orain dala hamar urtetik gora, Galdakaoko parrokiak lankidetzan dabilz Mozanbiken Mariaren Misiolari Frantziskotarrakaz. Urrian "Antzerki Solidarioa" antolatu zan, Galdakaoko udalaren laguntzaz, Torrezabaleko areto nagusia itxita, eta gabonetako loteria salduz, Naamachan eta Lalauan aurrera doazen kooperazio-proiektuak finantzatzen dira.


Horregaitik, datorren zapatuan, apirilak 21, Andoni Egiaren testigantza entzuteko parada izango dogu; bera da Mozanbiken hiru hiletan laguntzean egon dan azken kooperantea. Aukera ederra izango da egiten dana ezagutzeko eta aurrerantzean be zelan lagundu leiken jakiteko.


Topaketa ordua Gandasegi Ikastetxeko aretoan izango da, eguerdiko hamabietan. Ondoren, ARRUFADA batzuk, Mozanbikeko postre tipikoa, dastatu ahal izango da. Zeregin horretan, proiektuon Jarraipen Taldeko boluntarioak arituko dira.