Igo
  • 2021/07/13

Anbulategiaren aurreko gunea plaza bihurtuko da

Itxitura lana egiten duen baranda kendu, bolardoak ere bai, eta lurra egokitu. Lan txikia horiek eginda, plaza berri bat irabaziko du anbulategiaren eta bake epaitegiaren aurreko eremuak, Bizkai kalean.
Begirada berri batekin eta egokitzapen batzuk eginda, espazio berriak sortzen ari da Udala Galdakaon. Tximiolarreko babeslekuaren inguruan egindako atontze lanek Plazakoetxeko inguru horri emandako argitasuna eta espazioa da adibide.
Oraingoan, anbulategiaren eta bake epaitegiaren kanpoaldeari emango zaio erabilgarritasuna. Gunea ireki eta plaza izaera emango zaio, bereziki aproposa den lekuan: anbulategiaren eta epaitegiaren aurrealdean. Hasita daude lanak eta ikasurte berriari ekin aurretik amaituko dira.