Igo
  • 2018/06/25

Amaitu dira Enplegu Planaren barnean kontratatutako hamar pertsonek hainbat auzotan egin beharreko lanak

Pasa den ekainaren 19an amaitu zen Galdakaoko Udalak bultzatutako Enplegu Plana. Horri esker, hamar pertsonari (5 emakume eta 5 gizon) sei hilabeterako lanaldi osoko kontratua egin ahal izan zitzaien, margoketa-lanak eta oinarrizko igeltseritzakoak egiteko.


Peņascal Fundazioa arduratu da plana betearazteaz, ekintza hauen bidez: Aperribai auzoan, Zuhatzuko pilota-lekuko hesiak, eskudelak eta aulkiak margotzea; Eperlandako ikastetxearen margoketa-lanak; Bengoetxe eta Urtebieta auzoetan, hormak eta aulkiak margotzea; Unkinako futbol-zelaiaren margoketa-lanak; eta udalerriko auzoetan egindako hainbat egokitzapen- eta hobekuntza-lan.


ĢParte-hartzaileek Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza jasotzen dute lanei ekin aurretik, eta, ondoren, berdintasuneko oinarrizko prestakuntza eta hurrengo lana bilatzeko lan-orientazioa. Galdakoztarrek harrera bikaina egin diote enplegu-plan horri, bertako herritarrei lan-aukera bat eskaintzen zaielako eta herriko auzoak eta plazak hobetuko dituztelakoģ, adierazi du Galdakaoko Udalak.