Igo
  • 2018/09/06

Altuna III, esku-pelota txapelduna Galdakaora dator lehenengoz profesional lez, eta Rezusta, Larunbe eta Urrikoetxea izango ditu lagun

Esku-pelota partidu profesional tradizionala, irailean, Santakurtzetan jokatzen da urtero. Aurtengoan kartel interesgarria izango da (zapatuan, hilak 15, 19:00etan, Kurtzeko frontoian), bertan Altuna III-Larunbe eta Urrutikoetxea-Rezusta bikoteak nor baino nor arituko dira.


Altuna III, esku-pelota txapelduna, eta Rezusta lehenengoz etorriko dira Galdakaora profesional lez jokatzeko


Aurretik, Arretxe II-Urretabizkaia II eta Elordi-Irusta bikoteen arteko partidua jokatuko da.


Sarreren prezioa, 25 eurokoa izango da jesarlekuetan eta 15 eurokoa zutunik. Aldez aurreko salmenta Urreta kiroldegian hasita dago.