Igo
  • 2021/11/04

Alokairuzko garajeetarako dokumentazioa nola aurkeztu telefonoz eta gutun bidez jakinarazten ari da Udala, banan banan

Berezikoetxe, Iturrondo, Laminarrieta, Lapurdi eta Paopako garajeetan libre zeuden aparkalekuak esleituta, eskatzaileek dagozkien lekuak alokairuan hartu ahal izateko aurkeztu behar dituzten dokumentuen berri banan banan ematen ari da Udala. Hasia da telefono bidez azalpenak ematen, eta, eskaera telematikoki egin zutenek gaurtik aurrera jasoko dituzte notifikazioak elektronikoki. Eskabidea aurrez aurre egin zutenak datorren astean hasiko dira gutun zertifikatuak etxean jasotzen.

Honakoak dira aurkeztu beharko dituzten dokumentuak:

- NAN

- Gidabaimena

- Ibilgailuaren zirkulazio baimena

- Ibilgailuaren aseguruaren fotokopia

- Hartzekodunen orria behar bezala beteta. (Deskargatu eredua Udalaren webgunean. https://www.galdakao.eus/descargas gunean sartu, "Zerbitzu ekonomikoak" atalean klikatu, bertan dagoen Hartzekodunen Orria hartu eta bete).

-Eskaera egiten duen herritarra Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

-  Eskaera egiten duen herritarra Bizkaiko Foru Ogasunarekin egunean dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

- (Mugikortasun urriko pertsonentzako gordetako aparkalekuak eskatu dituztenek, aurreko baldintzez gain, Ezinduentzako aparkatzeko txartela ere aurkeztu behar dute).

- (Rentingeko ibilgailuak zein enpresarenak dituztenek hori egiaztatzen duten dokumentuak ere aurkeztu beharko dituzte).

Dokumentuak aurkezteko bi aukera egongo dira:

- Azaroaren 15etik aurrera, egoitza elektronikotik

- Dokumentuak aurrez aurre eramateko:

o Hitzordua eskatu azaroaren 15etik aurrera (www.galdakao.eus webgunean, "Aurretiko hitzordua" bannerrean klikatuta, edo 94 401 05 00 telefono zenbakira deituta).

o Azaroaren 22tik aurrera entregatu ahalko da dokumentazioa udaletxean bertan, 09:00etatik 13:30era (aurrez esan bezala, hitzordua eskatuta).

Hurrengo dokumentuan bakoitzari egokitu zaion aparkalekua non dagoen kokatuta ikus dateke👇🏼


Garajeen planoak