Igo
  • 2020/07/06

Alarma egoerak kaltetutako autonomo eta mikroenpresei zuzendutako udalaren aparteko diru-laguntzak, martxan

Udalak autonomo eta mikroenpresei zuzendutako diru-laguntzen behin-betiko oinarriak onartu ditu. Neurri horiek Osoko bilkuran onartu zirenen baitan daude; eta guztira hiru milioi euroko inbertsioa egingo da.

Zehatz-mehatz, diru-laguntza hauen helburua COVID-19 sortarazi duen kalte ekonomikoa arintzea da eta 1.000.000 eurotako aurrekontua dute. Kopuru hau handitzeko aukera dago, baldin eta eskatzaile guztientzat diru nahikorik ez balego.

EPEAK

Arestian aipaturiko laguntzak eskatzeko epea uztailaren 10ean zabalduko da eta abuztuaren 7ra arte iraungo du. Eskariak egoitza elektronikoaren bitartez burutu behar dira (https://galdakao.egoitzaelektronikoa.eus) eta udaletxeko bulegoetan salbuespenez eta aldez aurretiko hitzorduaz bakarrik jasoko dira. Hitzordu hauek eskatzeko epea uztailaren 6an hasiko da.

Hilaren 7an ekitaldi bat egingo da Torrezabalen, 13:30etatik aurrera eskaera elektronikoak nola egin behar diren azaltzeko.

Prozesuaren nondik-norakoak uztailaren 9an argitaratuko dira buletinean eta, esan bezala, uztailaren 10ean, ostiralean, hasiera emango zaio prozesuari.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskatzaile orok 1.000 eurotako diru-laguntza jasotzeko aukera du, besteak beste, baldin eta Galdakaon lokala badu; eta 350 euro lokalik izan ezean.

Diru-laguntza eskatu dezakete norbere konturako langileek edo autonomoek, ondasun erkidegoek, sozietate zibilek eta mikroenpresek. Diru-laguntza jasotzeko ondorengo betekizunak ere bete behar dira:

✅ Jarduera ekonomikoan altan izatea 2020ko martxoak 14 baino lehen.

✅ COVID19 krisialdia kudeatzeko Alarma egoera dela-eta kaltea jasatea (alde baterako itxialdia edota fakturazioa %75 txikiagoa izatea).

✅ Egoitza fiskala eta jardueraren egoitza, azkeneko hau balu, Galdakaon izatea eta enpresa jarduera, profesionala edo artistikoa udalerrian gauzatzea; edo Galdakaoko Udalak emandako taxi lizentzia izatea.

✅ Establezimendua irekitzeko lizentzia, erantzukizunpeko deklarazioa edo Taxi lizentzia izatea 2020ko martxoak 14 baino lehen.

ZERTARAKO?

Hauek dira diru-laguntzak finantzatzen dituen gastu motak:

✅ Aseguruak.

✅ Telelana edo merkataritza elektronikoa sustatzeko eta garatzeko informatika aplikazioak.

✅ Norbanakoa Babesteko Ekipamenduak eta higiene eta osasun neurriak.

✅ Ibilgailuen erregaia eta mantentze- gastuak (ibilgailu komertzialak).

✅ Kontabilitate eta zerga - aholkularitzako gastuak.

✅ Komunikazioa (Internet, telefono, etab.) eta energia elektrikoaren hornidura.

✅ Merkataritza - lokalaren alokairua.

✅ Mantenua.

Diru-laguntza hauek Lanbidek langile autonomoentzat deitutako diru-laguntzekin bateraezinak dira, hau da, Lanbidek finantzatutako alokairu gastuak ezingo dira diru-laguntza hauekin finantzatu.