Igo
  • 2019/05/17

Ainhoa Cantalapiedra kantariak bere karrera artistikoaren errepasoa eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean datorren larunbatean

Ainhoa Cantalapiedra kantari galdakoztarrak kontzertua eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean datorren larubatean (21:00etan), bere karrera artistikoaren errepasoa emanez, lau disko eta single bat, "Dices". Hasierako talde gisa, "Jona Exposito" herriko taldeak joko du.


Ainhoa, "Operación triunfo" saioaren bigarren edizioko garaile gisa beti gogoan izango duguna, Mexikotik etorriko da bere jaioterrira, itxaropenez entzun nahi dugun kontzertua eskaintzera, kaleratu dituen elepeetan azpimarra jarriz: Esencia natural, Mi tiempo roto, Imperfecta eta ADN.


Sarrerak salgai daude honezkero:


. Publikoa orokorra: 12 euro.


. TKEko bazkideak: 9 euro.


. Gazte txartelan, langabeak eta 65 urtetik gorakoak: 11 euro