Igo
  • 2019/02/21

Aingeru Garay galdakoztarrak eski alpetarreko Munduko Junior Txapelketan parte hartuko du

Galdakaok ez du eski-estaziorik, baina bertan Estatuko promesa handienetako bat dugu espezialitate horretan. Aingeru Garay nabarmen kokaturik dago lehen mailako kirolarien artean sartuta, bere inguru naturalean kirol hau atipikoa izan arren, ia itsasoko mailan dagoen udalerrian hazita.


Hala ere, Aingeru Garayk berezko ezaugarriak izan zituen eskirako txikitandik, etapa desberdinak gaindituz joan da eta, azkenean, Val di Fassako (Italia) eski alpetarreko Munduko Junior Txapelketa honetarako selekzionatu dute, Alber Ortegarekin batera.


50 herrialdetik gorako ehunka eskiatzailek parte hartuko dute Mundu mailako Junior Txapelketa honetan, 5 modalitate jokoan direlarik: jaitsiera, super erraldoia, konbinatua, erraldoia eta slalom. Aingeru Garayk modalitate horietan guztietan parte hartuko du.


Aingeru Garay Euskal Federazioko (FVDI) eta Loma Verde klubeko kidea da. Era berean, "Federación Española de Deportes de Invierno"ko kidea ere bada 2016-17tik.


Urtarrilaren erdi aldera, GSn podiuma lortu zuen, Cerkno-n jokatu zen lehiaketan (Eslovenia). Joan den denboraldian, Garay podiumera igo zen 6 FIS lehiaketetan: Bigarrena, GSn, Obereggen - Karepass herrian (Italia); hirugarrena, slalomean, Bromion (Italia) eta Banskon (Bulgaria); eta, hirugarrena ere, GSko modalitatean.