Igo
  • 2020/03/31

Aholkularitza zerbitzua alarma egoeraren eragina jasaten ari diren merkatari txikientzat

Osasun alarma egoeraren eraginez merkataritza txikia jasaten ari den kalteen jakitun, horiek arintzen laguntzeko helburuz sortu den aholkularitza zerbitzu baten berri eman nahi die Galdakaoko Udalak herriko komertzio, hostalaritza eta zerbitzu enpresei: Covid-19aren eragina jasan duten negozioei aholkuak emateko zerbitzu integrala sortu du Bizkaidendak, foru aldundiaren laguntzarekin. Zerbitzu horren betebeharra komertzio, hostalaritza eta zerbitzuko enpresei aholkularitza eta laguntza ematea da, krisiak sortu dituen eraginak ahal den neurrian txikitzeko aholkularitza partikularrek egiten duten lana osatuta.


Honakoak dira bulegoaren funtzioak:


✅ Mutuarekin egin behar diren kudeaketa eta tramitazioetan lagundu, autonomoen prestazioak lortzeko.


✅ Finantziazioa dela eta, Elkargi. ICO, edo beste entitate batzuk aterako dituzten aukerak baliatzeko tramitazioetan eta kudeaketan lagundu.


✅ Alokairuetarako Lanbideren bidez emango diren laguntzei begirako kudeaketa eta tramitazioa.


✅ Hornitzaileekiko negoziaziorako aholkularitza.


✅ Larrialdi beharrak dituzten autonomoen arretarako zerbitzua, udaletxeekin koordinatuta.


Telefono bidezko arreta astelehenetik ostiralera emango da, 09:00etatik 15:00etara, zenbaki hauetan: 94 405 00 19 eta 688 767 761. Email bidez ere eskatu daiteke zerbitzua, bizkaidendak.covid19@gmail.com helbidean.