Igo
  • 2020/07/30

Aholkuak eta datuak beroa dela-eta

Gaurko egunean pairatzen ari garen bero ikaragarria dela-eta hainbat oinarrizko aholku gogoratu nahi ditu Galdakaoko Udaltzaingoak, zentzua erabiltzea funtsezkoa izanik:


✔️ Lehenengo eta behin eguzkitan ez jartzea.


✔️Ur edo likido asko edatea.


✔️Ahal den neurrian nagusiak eta umeak gerizpean edo etxean egotea.


✔️Umeak edota maskotak autoen barruan ez uztea.


Galdakaon 38 graduko beroa dago eguerdian eta hona hemen igerilekuen erabilerari buruzko datuak:


guztira 1.166 pertsonentzako edukiera dago. Egungo arauek agintzen duen %60ko edukierak 700 pertsonentzako tokia ahalbidetzen du. Gaur 12:00etan 133 pertsona zeuden eta 13:15ean 185, hau da, giroa lasaia izan da, jende gutxirekin, eta ez da erabili futbol zelaiaren eremua (250 leku daude prest).