Hiru aztergai nagusi izan ditu martxoko osoko bilkurak eta, eztabaida izan den arren, aho batez onartu dira guztiak. Ondorioz, honako erabakiak hartu ditu udalbatzarrak:
1.- Euskaltegian ordaintzeke zeuden 2019ko bi faktura ordaintzea 2021eko kreditu bidez.
2.- Hiri garbiketako zerbitzuaren kontratua bigarrenez luzatzea.
3.- Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratua bigarrenez luzatzea.