Igo
  • 2019/04/15

Agirre Lehendakariaren plazako haurreskolako obrak amaitu dira milioi bat euro inbertidu ondoren

Agirre Lehendakariaren plazako haurreskola barriko obrak hil honetan amaitu dira, urte eta erdiko lanak eta milioi bat euro inbertidu ondoren. Ekipamendua baino ez jako falta 2019/2020 ikasturtean lehengo haurrak sartu ahal izan daitezen, Bizkaia kalean egoan haurreskola ordezkatuz.


Obrak egiteko onartu dan behin betiko proiektuan, Haurreskolen Partzuergoak egindako ekarpen batzuk sartu dira. Talde politikoei urratsen barri emon jake eta asteon bertan aitatutako haurreskolako langileei helduarazoko jake informazinoa.


Haurreskola barriak sei eremu izango ditu 0-1 urteko haurrentzat, bost eremu 1-2 urteko haurrentzat, sukaldea, jantokia, baita bileretarako gelak, administrazioa, zerbitzuak eta 100 metro koadroko jolasgunea kanpoaldean, beste gela batzuen artean.