Igo
  • 2018/03/07

Adingabe bi atxilotuta Galdakaoko farmazia batzuetan eta Sestaoko supermerkatu batean pistolaz apuntatzen ostuteagaitik

Sestaoko ertzainek 16 urteko adingabe bi atxilotu eben joan dan astelehenean, Galdakaoko farmazia batzuetan eta Sestaoko supermerkatu batean pistolaz apuntatzen ostutea leporatuta, igazko abenduaren eta aurtengo urtarrilaren arteko epean.


Egitateak, abenduaren 27an hasi ziran, gazte bat, aurpegia estalduta, arrastiko zazpietan Galdakaoko farmazia batera sartu zanean. Izan be, emakume langile biri pistolaz mehatxu egin ondoren, kutxatik 300 euro lortu ebazan.


Urtarrilaren 4an eta 22an, gazte bi, aurpegia estalduta, Galdakaoko farmazia berean sartu ziran arrastian. Batak langileak pistolaz bildurtu ondoren, besteak 400 euro inguru ostu ebazan kutxatik.


Urtarrilaren 27an, gazte bik Sestaoko supermekatu bateko langile bi harrapatu ebezan establezimentua itxi behar ebenean eta lokalean barriro sartzeko behartu ebezan. Bertan, gazteetako batek pistolaz mehatxu egin eutsien langileei eta besteak kuxa edegiteko eskatu eutsien. 40 euro eskuratuta, iges egin eben.


Jazotako jakin bezain laster, Ertzainak ikertzen hasi ziran eta farmazia batzuetan eta supermekatu horretan izandako ustezko lapurren identidadea zehaztu ondoren, Galdakaon atxilotu ebezan joan dan astelehenean. 16 urteko adingabe bi dira eta ertzain-etxera eroan ebezan.


Atxilotutako biak, polizia-eginbideak egin ondoren, Adingabeen Fiskaltzaren esku jarri ziran.