Igo
  • 2021/09/09

Adinekoentzako zentroak irailean hasiko dira ateak zabaltzen

Urte eta erdiko itxieraren ondoren, Galdakaoko adinekoentzako zentroak, pixkanaka, ateak berriz irekitzen hasiko dira. Hala erabaki zen Udalak zentroetako zuzendaritzekin eta ordezkariekin izandako azken bileran.

Bilera horretan, Galdakaoko egoera aztertu zen, Covid 19ak kaltetutakoen kopuruari eta pandemiaren bilakaerari dagokienez. Ondoren, bi aldeek adostasunez erabaki zuten zentroak hilabete honetan zehar irekitzea, betiere ezarritako protokoloak betez.

Zentroetara joan edo programatutako ekintzetan izena eman nahi dutenek lokalera bertara joan beharko dute astearteetan 17:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan jasoko dute informazio osatua.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie zentro guztietako zuzendaritza batzordeei eta adinekoei, lankidetzan, zuhurtziaz eta elkar ulertze handiarekin aritu izanagatik.