Covid-19 dela eta Galdakaoko Udaleko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak martxotik bertan behera utzi behar izan zuen bere hileko jarduera-programa. Hile honetan ekingo dio berriro ere jarduera-programari.
EITBk Bilbon dituen instalazioetara bisita kultural bat egiteak, Arrigorriagatik Termibuserako mendi-ibilbide batek eta teknologia berrien, irakurketa eta gorputz-arreta osoko tailerrek osatzen dute Galdakaoko adineko pertsonentzako jardueren eskaintza. Jarduera horietarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (pertsona bakoitzeko 2 izen-emate gehienez) telefonoz, 944010545 zenbakian edo Ardanza parkearen ondoan dauden dinamizazio Zerbitzuaren bulegoetan (aurretiko hitzorduarekin).
Jarduera guztietan bete beharko dira ohiko osasun-neurriak, hala nola maskara erabiltzea, eskuen higienea eta segurtasun-distantzia, eta taldeak gehienez 10 pertsonak osatuko dituzte.
Hauek dira urrirako programatutako jarduerak:
✅ Gorputz-arretarako tailerra
Helburua: pertsonak ingurunearen aurrean fisikoki nola aurkezten diren eta ingurunearekin nola erlazionatzen diren jabetuko da, lateralitatea, oreka, jarrera eta arreta hobetuz.
Data: asteazkenero urriaren 14tik abenduaren 16ra
Ordutegia: 10:00etatik 11:30etara·
✅ Irakurketa tailerra
Helburua: adinekoen adierazpena, ulermena eta hizkuntza hobetzea da, bai eta gaitasun kognitiboak hobetzea ere, hala nola arreta eta memoria.
Data: asteazkenero urriaren 14tik abenduaren 16ra
Ordutegia: 18:45etatik 19:45etara
✅ Bisita kulturala: EITB (Bilbao)
Helburua: parte-hartzaileak komunikazioaren mundura gerturatzea EITB-ko egoitza ezagutuz.
Data: urriaren 22, osteguna: erdaraz 10:30etan eta euskaraz 11:30etan.
✅ Teknologia berrien tailerrak
Bi tailer ezberdinak emango dira:
Mugikorra eta smartphonea erabiltzeko tailerra
Helburua: mugikorraren eta smartphonearen funtzionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak ematea parte-hartzaileei.
Datak: osteguna eta ostirala, urriaren 22 eta 23, 10:00etatik 12:00etara Torrezabalen eta 17:00etatik a 19:00etara Txapelena baserrian.
Bideo-deien tailerra
Helburua: komunikatzeko moduetan sakontzea bideo-deien bidez, eta horretarako erabiltzen diren programak eta aplikazioak ezagutaraztea.
Data: osteguna eta ostirala, urriaren 29 eta 30, 10_00etatik 12:00etara Torrezabal Kultur Etxean eta 17:00etatik 19:00etara Txapelena baserrian.
✅ Mendi ibilaldia: Arrigorriagatik Garellanora
15 kilometroko ibilbidea Arrigorriagatik Pastorekorta eta Pagasarri mendien magaletik, Arraizko gainetik igaro eta Bilboko Termibusera jaitsi Mazustegi auzotik.
Data: irteera bera egingo da hilean bitan: urriaren 27 eta 29an.