Igo
  • 2021/02/03

Adinekoentzako jardueren programa otsailerako

Adimen emozionala buruzko ikastaro bat eta memoria tailer bat dira Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak otsailerako antolatu dituen jarduerak. Covid-19ko pandemiaren egungo egoera kontuan hartuta, bi jarduerak WhatsAppeko bideo-deien bidez edo telefonoz egingo dira.

✅ Adimen emozionala ikastaroa:

Ikastaroaren helburu nagusia partehartzaileek emozioek gure bizitzako arlo guztietan duten garrantzia ulertzea da. Gure emozioak hobeto kudeatzen eta bizitza eta arazoak pentsamendu positiboarekin ulertzen lagunduko diguten tresnak ezagutuko ditugu. Ikastaroa, whatsapp bideo deien bitartez izango da.

Data: asteartea, otsailaren 16tik martxoaren 23ra·

Ordutegia: 16:30tik 18:00etara·

Taldea: 7 pertsona gehienez

*Ezinbestekoa Whatsappen bitartez bideo-deia hartzen jakitea

✅ Memoria tailerra:

Gizarte-distantziaren ondoriozko ingurumen- eta gizarte-estimulazio eskasak erantzuteko gaitasuna eta buru-arintasuna murriztea dakar. Beraz, funtsezkoa da gaitasun mentalak entrenatzea. Tailerra bi modalitatetan egingo da: modu indibidualean eta telefonoz, eta beste bat taldeka, whatsapp bideo-deien bidez.

Data: otsailaren 16tik martxoaren 23ra

Taldea: Telefono bidez, 8 pertsona gehienez, eta Whatsapp bideo-dei bidez, 6 pertsona gehienez.

Ordutegia: astearte goizetan eta ostiral arratsaldeetan.

Jarduera horietarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea otsailaren 8tik aurrera (pertsona bakoitzeko 2 izen-emate gehienez) telefonoz, 944010545 zenbakira deituta, edo aurrez aurre, Ardanza parkearen ondoan dauden dinamizazio zerbitzuaren bulegoetan (aurretiko hitzorduarekin).

Jarduera horiez gain, hilabete honetan gure adinekoentzako ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola jubilatuei eta pentsiodunei aholkularitza eta informazioa ematea, edo aisialdirako eta denbora librerako jarduerak kudeatzea (turismo eta termalismo programa).

Gogorarazi nahi dugu jendaurreko ordutegia goizez 10:00etatik 13:30era bitartekoa dela, astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta arrtsaldez ostegunean 16:00etatik 18:00etara. Telefono bidezko arreta (944010545) eta aurrez aurreko hitzorduak izango dira, Gizarte Ekintzako bulegoan (Pontzi Zabala 3-a, Ardanza Lehendakariaren parkean).