Gabonetako lore dekorazioari buruzko tailer bat, eskulanei buruzko beste bat eta belaunaldien arteko ipuin kontaketa bat dira Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak datorren astean hasiko den abendurako antolatu dituen jarduerak.
Covid-19 dela eta Galdakaoko Udaleko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak martxotik bertan behera utzi behar izan zuen bere hileko jarduera programa, eta pasa den urritik berriro ere ekin dio jarduera programari. Abendura begira, eta gure udalerritik kanpoko txangoak bezalako ohiko jarduerak mugatzen dituzten egungo murrizketak kontuan hartuta, honako jarduera hauek antolatu dira:
✅ Gabonetako lore dekorazioari buruzko tailerra
2 orduko 2 tailer dira, eta Gabonetako lore lanak egingo dira.
Data: abenduaren 14a eta 15a, astelehena eta asteartea
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara
Taldea: 8 pertsona gehienez
Lekua: Torrezabal Kultur Etxea (2. gela)
✅ Belaunaldi arteko ipuin kontalaria
Belaunaldi arteko ipuin kontalari honen bidez, Galdakaoko aitite eta amamak bilobekin batera gozatu dezaten lortu nahi da. Apikaren eskutik eskaintzen da ikuskizuna.
Antzerkiarekin konbinatutako ahozko narrazio baten bidez, "Neguko ipuinak - Gabonetako ipuinak" izeneko ipuin saio honetan ilusioak, desioak, opari harrigarriak eta sorpresak agertzen dira. Gabonetako eta neguko sutan eta familia giroan bildutako ipuinak dira.
Data: abenduaren 16a, asteazkena
Ordutegia: 17:30etik 18:30era
Taldea: 9 pertsona gehienez
Lekua: Torrezabal Kultur Etxea (2. gela)
✅ Belaunaldi arteko eskulanen tailerra
Adineko Pertsonak Dinamizatzeko Zerbitzuak, aurten ere, bi orduko lore eskulanen tailerra eskaintzen du adinekoentzat eta bi belaunaldiek (amama/aitite eta biloba) Gabonetako oporraldian tarte atsegina hartu ahal izango dute.
Data: abenduaren 21a, astelehena
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara
Taldea: 4 bikote gehienez
Lekua: Torrezabal Kultur Etxea (2. gela)
Jarduera horietarako beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (pertsona bakoitzeko 2 izen-emate gehienez) telefonoz, 944010545 zenbakira deituta, edo aurrez aurre, Ardanza parkearen ondoan dauden dinamizazio zerbitzuaren bulegoetan (aurretiko hitzorduarekin).
Jarduera guztietan bete beharko dira ohiko osasun neurriak, hala nola maskara erabiltzea, eskuen higienea eta segurtasun distantzia.
Jarduera horiez gain, hilabete honetan gure adinekoentzako ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola jubilatuei eta pentsiodunei aholkularitza eta informazioa ematea, edo aisialdirako eta denbora librerako jarduerak kudeatzea (oporrak eta termalismo programa 2020).
Gogorarazi nahi dugu jendaurreko ordutegia 10:00etatik 13:30era bitartekoa dela, astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta telefono bidezko arreta (944010545) eta aurrez aurreko hitzordua izango direla, Gizarte Ekintzako bulegoan (Pontzi Zabala 3-a, Ardanza Lehendakariaren parkean). Abenduaren 21etik urtarrilaren 8ra arte (biak barne) informazio bulegoa itxita egongo da.