Igo
  • 2018/10/29

Adinekoentzako jarduera-programan hainbat proposamen dagoz azarorako

Adinekoentzako jarduera-programak hainbat proposamen ditu azaroari begiera, Galdakaoko Udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren eskutik.


Ildo horretan, "zelan bizi luzeago eta hobeto" zahartze aktiborako programak jarraitzen dau aitagarria izaten:


"Pausoz pauso, seguru - Seguridad paso a paso". Eusko Jaurlaritzaren "Pausoz pauso, seguru - Seguridad paso a paso" kanpaina oinezko gisa autonomoki dabilzen 64 urtetik gorako adinekoei zuzenduta dago. Horren asmoa da arrisku-portaerez eta arrazoiez hausnarketa egitea, norbere segurtasunaren inguruko erantzukizuna norbere gain hartzea, jokabide prebentiboagoa hartzeko beharra baloratzea eta estrategia prebentiboak partekatzea eta baliagarritasuna baloratzea.


Familia eta genero jardunaldietan genero desbardintasuna eta familia aztertuko da psikologiaren eta legearen ikuspegitik.


Hile honetako kultur bisitaldia Guggenheimera izango da, Thannhauser bilduma ezagutzeko eta ibilbidea Urduņa aldean.


Programa osorik kontsultatzeko: www.galdakao.eus