Igo
  • 2018/10/02

Adinekoentzako jarduera-programak urrirako proposamen desberdinak ditu

Adinekoentzako jarduera-programak proposamen desbardinak ditu urri honetara begira, Galdakaoko Udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestaturik.


Ildo horretan, "zelan bizi luzeago eta hobeto" zahartze aktiboko programak aipagarria izaten jarraitzen du, bi tailerrekin:


1) "Trebetasun sozialak eta komunikazioa" tailerra (inskripzioak urriaren 3tik hasita. Tailerra urriaren 19tik azaroaren 30era izango da).


2) Estimulazio kognitiboari buruzko tailerra, 75 urtetik gorakoentzat (inskripzioak zabalik daude. Tailerra urriaren 19tik azaroaren 30era izango da).


Era berean, urrian adinekoentzat Ociobide programa hasiko da, aurreko urte guztietan harrera ona izan ondoren. Bi ikastaro izango dira, bakoitza 15 ordukoa, urriaren eta abenduaren artean.


1) Amodioa eta pasioa musikaren historian.


2) Euskal antropologia: euskal identitatearen kultura-gakoak


Hilabete honen kultura-bisitaldia Durangora izango da ("La cultura de morir") eta mendi-ibilbidea kostaldera, Lekeitiora (Otoio eta Talaia).


Programa osorik hemen: www.galdakao.eus