Igo
  • 2018/09/03

Adinekoentzako jarduera-programak proposamen desbardinak ditu irailerako

Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak irailerako prestatu dauen adinekoentzako jarduera-programak hainbat proposamen ditu.


Proposamenen artean, Bermeoko Conservas Zallo enpresara bisita egingo da. Bisitaldia irailaren 20an izango da (inskripzinoak irailaren 5etik hasita); Laudiotik Orozkora ibilaldia; eta Zaindari-jaien barruan, adinekoentzako Joko Olinpikoen hamaikagarren edizinoa jokatuko da (irailak 13, eguaztena).


"Zelan bizi gehiago eta hobeto", zahartze aktiboaren programaren barruan, tailer bi antolatuko dira:


. Estimulazio kognitikoko tailerra, 75 urtetik gorakoentzat.


. Biodantza tailerra, Zainduz programagaz alkarlanean.


Era berean, KZguneetan informatika ikastaroak mantentzen dira, baita informazio iraunkorreko zerbizua be.


Programa osorik kontsultatzeko: www.galdakao.eus