Igo
  • 2018/12/05

Adinekoentzako jarduera-programak proposamen desbardinak ditu abendu honetarako

Adinekoentzako jarduera-programak hainbat proposamen ditu abendu honetara begira, Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestaturik.


Programa Gabonetako gaien ingurukoa izango da: gabonetako lore-apainketa (abenduak 21) eta belaunaldi arteko eskulan tailerra (abenduak 28).


Ibilbidea Donejakue Bidean izango da, Lezamatik Bilbora doan zatia (abenduak 20). Kultur bisitaldia (abenduak 18) Olitera eta Eunatera izango da, besteak beste, Erregeen Jauregia eta Santa Maria eliza bisitatzera.


Era berean, ohiko informazio-zerbitzua mantentzen da, 10:00etatik 10:30era, astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta osteguneatn 16:00etatik 18:00etara (Gizarte-ekintza departamentuan dagoen bulegoa).


Bulego hau itxita egongo da abenduaren 24tik urtarrilaren 1era. Era berean, urtarrilaren 7an ere itxita egongo da.


Programa osorik kontsultatzeko: www.galdakao.eus