Igo
  • 2019/02/04

Adinekoentzako jarduera programak hainbat jarduera proposatzen ditu otsailerako

Galdakaoko udalaren Adinekoetzako Dinamizazio Zerbitzuak otsailerako hainbat jarduera eskaintzen dauz kolektibo horren pertsona guztientzat.


Otsailaren 19an, kultur bisitaldia Ugaoko interpretazio historikoaren zentrora (inskripzinoak otsailaren 11n hasita). Era berean, bidaia anbiziotsuagoa planteatzen da maiatzaren 12tik 18ra bitartean, zirkuitu bat Galiziatik (inskripzinoak eta informazinoa otsailaren 22tik hasita, zerbitzuan bertan).


Otsailaren 28an, mendi-ibilaldia, Galdamesetik Gallartara.


"Zelan bizi luzeago eta hobeto", zahartze aktiboaren programaren barruan, barrokoari buruzko ikastaroa burutuko da (martiaren 5etik ekainaren 26ra).


Era berean, ohiko informazio-zerbitzua mantentzen da, 10:00etatik 13:30era, astelehen, eguazten eta barikuetan, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara (Gizarte-ekintza departamentuan dagoan bulegoa).


Programa osorik kontsultatzeko: www.galdakao.eus