Igo
  • 2018/03/01

Adinekoentzako jarduera-programa zabala martiari begira

Adinekoentzako jarduera-programak proposamen desbardinak eskaintzen ditu martirako, Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestaturik.


Ildo horretan, San Francisco komentu zaharraren aztarna arkeologikoetara kultur bisitaldia planteatzen da. Txango hau martiaren 22an izango da eta inskripzinoak martiaren 7an hasiko dira.


Era berean, Sasiburu Mendilerrotik ibilaldia proposatzen da (martiaren 20an. Inskripzinoak, martiaren 12an hasita).


Aldi berean, KZguneetan informatikako ikastaroak mantenitzen dira, baita informazio-zerbitzua iraunkorra be.


Programa osorik hemen konsultatu lei: www.galdakao.eus