Igo
  • 2019/01/09

Adinekoentzako jarduera-programa urtarrilean hasiko da berriro urte hasiera honetarako jarduera-eskaintza eraberrituarekin

Urte berria hastearekin batera, Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak jarduera-programa eraberritua proposatzen du kolektiboko pertsona guztiei zuzenduta.


Urtarril honetarako, Industriaren Museora bisitaldia proposatzen da, urtarrilaren 17an. Inskripzioak egiteko epea zabalik dago jada, gehienez 25 pertsonentzako kopurua bete arte.


Hil honetarako ibilaldia, 13 kilometrokoa, bide zirkularra izango da, Urdulizen hasi eta bukatuz. Inskripzioak urtarrilaren 16tik hasita egin daitezke.


"Zelan bizi luzeago eta hobeto" zahartze aktiboko programaren markoan, urtarrilaren 18an biodantza tailerreko inskripzio-epea zabalduko da. Ekintza hau otsailaren 6tik apirilaren 10era garatuko da.


Era berean, ohiko informazio-zerbitzua mantentzen da, 10:00etatik 13:30era, astelehen, asteazken eta ostiraletan, eta 16:00etatik 18:00etara ostegunetan (Gizarte-ekintza sailean dagoen bulegoa).


Programa osorik kontsultatzeko: www.galdakao.eus