Igo
  • 2020/09/15

Adinekoen zentroek itxita jarraituko dute

Osasun egoerak eragindako baldintzak direla eta, herrian dauden adinekoen zazpi zentroek itxita jarraituko dute. Hala erabaki da pasa den astean Udalak eta herriko zentroetako ordezkariek bilera egin eta gero.


Bilkuran egungo egoerari buruzko ekarpenak jaso zituzten udal ordezkariek, Mari Paz Losada, Gizarte Politikentzako zinegotzi-arduraduna buru zela, eta horren ostean martxoan hartu zen erabakia bere horretan mantenduko da.


Udalak balizko irekiaren inguruko iritzia eskatu zien adinekoen zentroen ordezkariei eta bertaratuetako bostek onartu zuten ez daudela irekitzeko prest. Beste biek, aldiz, ateak zabaltzeko arazorik ez zuten ikusten. Ateak itxita jarraitzeko erabakia hartu eta gero, urriaren 8an, 10:30etatik aurrera, hurrengo bilera egingo da egoera berriro aztertzeko, ea irekitzeko baldintzak dauden.