Adinekoen jarduera-programak, beste behin, Martxoak 8-Emakumearen Nazioarteko Eguna"ren inguruan antolatutako jarduerakaz bat egingo dau, "Ellas cuentan" ipuin-kontaketagaz. Jarduera hau martiaren 15ean izango da, 17:30ean, Torrezabaleko haur-liburutegian.
Ekimen honegaz batera, martirako prestatutako programan ekimen barriak be egongo dira, Galdakaoko Udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestatutako proposamenei esker.
Ildo beretik, martiari begira, Renoir-i buruzko erakusketara bisitaldi gidatua proposatu da, Bilboko Arte Ederretako Museoan. Mendi-ibilaldiari jagokonez, kasu honetan, Loiu-Erandio izango da.
Hil honetan Zamoratik bidaia egitea proposatzen da (5 egun/4 gau, maiatzaren 29tik ekainaren 2ra). Inskripzio-epea martiaren 10ean hasiko da.
Zahartze aktiboaren atalean, "aurpegiera eta bere esanahia"ri buruzko tailerra eskeiniko da.
Era berean, KZguneetako informatika ikastaroak mantentzen dira, baita informazio-zerbitzu iraunkorra be.
Programa osorik hemen konsultau lei: www.galdakao.net