Igo
  • 2019/12/27

Adinekoei zuzendutako jarduera-programa urtarrilean

Bizkaiko Foru Liburutegira bisita kultural bat, Zugaztieta ingurutik ibilaldi bat, eta KZ Guneko informatika ikastaroak dira Galdakaoko Udalak 2020ko urtarrilerako programatutako jarduerak. Jarduera hauek herriko adineko pertsonei zuzenduta daude, urte berri honetan energia, ilusio eta ikasteko gogoz has daitezen, jendea ezagutu eta norbere buruarekin baliagarriago eta gusturago senti daitezen.


Hilero bezala, Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak jarduera-programa zabala eskaintzen du, oraingo honetan honako hauek osatua:

Bizkaiko Foru Liburutegira bisita kulturala (urtarrilaren 23) : Bizkaiko Foru Liburutegiaren jatorria Fidel Sagarminaga jaunaren liburutegi pertsonalean aurkitzen da. Politikaria, idazlea eta ia 12.000 liburuko liburutegi interesgarriaren jabea. Liburutegi horretan, liburu historikoak, nazioko eta atzerriko literaturako liburuak, euskarari buruzkoak, eta atzerriko foiletoak eta aldizkariak eskuragarri ditugu. Hori hil ondoren, 1894ko martxoaren 21ean, bere jaraunsleek liburu ikusgarria Bizkaiko Aldundiaren presidenteari eskaini zioten.

Liburutegiko aretoen bisitaldi gidatuen bidez, erakunde honen eraikina, historia eta ondare aberastasunaz ezagutzeko aukera eskaintzen dugu, bertoko zerbitzuei buruzko informazioaz gain.

Izen-emateak Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuko bulegoetan (Pontzi zabala 3, Lehendakari Agirre parkearen ondoan) urtarrilaren 13tik aurrera.

La Arboleda ingurunetik ibilera (urtarrilaren 30a): 13.9 kilometroko ibilbide zirkularra, La Reinetan hasi eta amaituko dena, eta Peņas Negras eta Argalario menditik pasatuko dena. Irteera honetan paisaia ikusgarrietaz gozatzeko aukera izango dugu (Mendibil, Abra, Uribe kosta, Nerbioi ezkerraldea, Txorierri, Bilbao eta Durangaldeko mendiak, Ganekogorta, Gallarraga eta Eretza).

Izen-emate epea urtarrilaren 20tik aurrera.

KZ Guneko kurtsoak: GALDAKAO eta USANSOLOko kzguneek bere ohizko ikastaroekin jarraituko dute, herriko adinekoei teknologia berrien mundua hurbiltzen eta errazten jarraituz.

Usansoloko KZ Guneak bi ikastaro eskainiko ditu: " Hodeiko informatika. Ezagutu zer den hodeia" eta "Smarthphone eta tabletak. Ikasi zure Android gailua erabiltzen ".

Galdakaoko KZGunean ere beste bi ikastaro emango dituzte: "Atera argazkiak zure smartphonearekin" eta "Google argazkiak. Antolatu argazki guztiak hodeian".

Izena emateko eta ikastaro hauei buruzko informazio gehiago lortzeko Galdakaoko KZgunera (Zabalea, 35, beheko solairua) eta Usansoloko KZgunera (Ander Deuna, 25, beheko solairua) jo dezakezu.

Jarduera horiez gain, hilabete honetan gure adinekoentzako ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola jubilatu eta pentsiodunentzako aholkularitza eta informazioa, edo aisialdiko eta denbora libreko jardueren kudeaketa (oporrak eta termalismo programa 2020).