Igo
  • 2020/02/06

Adinekoei zuzendutako jarduera-programa otsailean

MercaBilbao banaketa zentrora bisita bat, ibilaldi ederra Bizkaiko kostaldetik Larrabasterra eta Areeta artean, KZ Guneko informatika ikastaroak eta "Garuneko gimnasia" zahartze aktiboari buruzko tailerrean izena ematea dira Galdakaoko Udalak hasi berri den otsailerako programatutako jarduerak. Jarduera hauek, Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak antolatzen dituenak, herriko adineko pertsonei zuzenduta daude.


MercaBilbao-ra bisita (otsailak 24): MercaBilbao elikagai freskoen banaketa zentro erraldoia da; inguruetako handiena. Merkataritza multzo handi horrek hainbat merkatu espezializatu barne hartzen ditu 13 hektareako azaleran; bertan handizkako 71 enpresak dihardute, eta produktu aukera aparta eskaintzen diote erosleari, kalitate eta osasun bermerik handienarekin.


Izen emateak (2 inskripzio bakoitzeko) Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuko bulegoetan (Pontzi zabala 3, Lehendakari Agirre parkearen ondoan) otsailaren 12tik aurrera.


Larrabasterra-La Galea-Las Arenas ibilera: 13 kilometroko pasealeku ederra Getxoko kostaldetik, iparraldean Sopelarekin duen mugatik hasi eta hegoaldean Leioarekin muga egiten duen guneraino.


Izen-emate epea otsailaren 14tik aurrera.


Informatika ikastaroak KZguneetan: Galdakao eta Usansoloko KZguneek bere ohiko ikastaroekin jarraituko dute, herriko adinekoei teknologia berrien mundua hurbiltzen eta errazten jarraituz.


Aprende a utilizar tu dispositivo Android" ikastaroa eskainiko du otsailaren 20tik 28ra (16:00 - 18:00 ordutegian). Usansolokoa aldiz, goizeetan eskainiko du "Internet Básico. Aprende a navegar y enviar correos electrónicos" ikastaroa, otsailaren 17tik 28ra.


Izena emateko eta ikastaro hauei buruzko informazio gehiago lortzeko bi zentroetara jo dezakezu.


Garuneko gimnasia ikastaroa:Ikastaro hau martxoaren 3tik apirilaren 7ra (astearteetan 16:30etik 18:00etara) izango bada ere, izen-ematea otsail honetan zabalduko da, hilaren 19an zehazki. Ikastaro hau ondo mantendu eta zahartze osasuntsua izan nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Helburu orokorra dementzia garatzeko arriskua murriztea da, era berean, autonomia eta bizi kalitate ona erraztuz. Saioak dinamikoak dira, eta parte hartzaileen gaitasun funtzionaletan eragina duten zenbait jarduera egiten dira.


Jarduera horiez gain, hilabete honetan gure adinekoentzako ohiko zerbitzuak ere eskainiko dira, hala nola jubilatu eta pentsiodunentzako aholkularitza eta informazioa, edo aisialdiko eta denbora libreko jardueren kudeaketa (oporrak eta termalismo programa 2020).