Igo
  • 2020/04/03

Adin txikikoen familientzat laguntza psikosoziala eta gizarte hezkuntza arlokoa konfinamendu sasoian

Galdakaoko Udalak arreta sozioedukatibo eta psikosozialeko zerbitzua eskainiko du adingabeak dituzten familientzat, koronabirusen ondorioz eragindako konfinamentuak irauten duen bitartean.


Udaleko Gizarte Ekintza Arloko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuari atxikitako hezitzaile eta psikologoen taldearen (EISEP) bitartez, kontrastea edo orientazioa eskainiko da osasun-alarmaren egoerak eragindako konfinamenduaren ondoriozko egoera zehatz batzuen aurrean, baldin eta etxean dauden adingabeei zuzenean eragiten badiete.


Edozein kontsulta izanez gero, ez izan zalantzarik zerbitzuarekin harremanetan jartzeko hauen bidez:


Emaila: eise@galdakao.net


Whatsapp: 648.20.02.72