Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Adin guztietarako kultura adierazpide ezberdinak, abendura bitarte Torrezabalen

Kultura   2022/09/21

Kultur eskaintzez beterik dator Torrezabal Kultur Etxeko egitaraua abendura arte. Ostiral honetan bertan hasita, hainbat adierazpide oholtzaratuko dira Torrezabalen. 

Olaia Parra Galdakaoko Udaleko kultura zinegotziak eta Katrin Schlegel programatzaileak eman dituzte programazioaren nondik norakoak. 

“Publiko guztientzako diseinatutako programazioa da”, esan du Olaia Parra zinegotziak eta orotariko adierazpideak oholtzaratuko direla nabarmendu du: Komedia, drama, musikala, antzerkia, musika…

Kultura zinegotziak nabarmendu duenez, “kultura eta antzerkia denoi zabaltzea” de udalaren helburua, “elkar ezagutu eta kultura ezagutarazi nahi da antzezlanen bidez”. Denboraldi berri honetan ere, esperientzia eszenikoa zabaltzeko konpromisoa berritu dutela adierazi du eta horretarako “herritarrekin konektatzeko saiakera egingo da” emanaldien aurretik edota ostean hainbat ekintza proposatuz. Horien artean egon daitezke esaterako, aktoreekin solasaldiak, antzerkiaren barrunbeetatik bisita gidatuak…

Egitaraua HEMEN eskuragarri 

Programazioaren baitan agertzen direnez gain, Katrin Schlegel teknikariak emanaldi gehiago eta sorpresak iragarri ditu.