Igo
  • 2021/10/26

Abian da tokiko merkataritza sustatzeko Bonodenda 2021 bigarren kanpaina

Aurtengo maiatzean abiatutako "Bonodenda 2021" kanpainaren arrakastaren ondoren (guztira 10.000 bonodenda jarri ziren zirkulazioan), Galdakao Dendari Elkarteak, Galdakaoko Udaleko Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Arloaren laguntzarekin, bigarren kanpaina bat jarri du abian, gure udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketa sustatzen jarraitzeko helburu nagusiarekin.
Bonuak erosi ahal izango dira gaurtik aurrera, agortu arte, Dendari Elkartearen bulegoetan, Muguru plaza z/g helbidean (astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara, eta astearteetan, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara), eta Usansolon, Oletxe kaleko 19an (ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara). Guztira, 16.000 bonu jaulkiko dira 10 euroko prezioan, baina 15 euroko balioa izango dute kanpainarekin bat egiten duten saltokietan trukatzean.Bonuak azaroaren 30a arte trukatu ahal izango dira. Epea igarotakoan, balioa galduko dute ordainbide gisa. 4 bonu erosi ahal izango dira pertsona bakoitzeko, eta txartelarekin baino ezingo dira ordaindu.
Hauek dira erabilera-baldintzak:
✅ Bonu bakoitza aldi bakarrean erabili beharko da, eta soilik kanpainari atxikitako saltokietan.
✅ Erosketaren zenbatekoa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko.
✅ Bonuak ezin dira eskudirutan trukatu.
✅ Produktua itzultzen bada, erosketaren zenbateko osoko txartela jaulki beharko du establezimenduak, eta ezin izango da eskudirua itzuli.
✅ Bonuak bateragarriak dira.
Udalak herritarrak berriz ere animatu nahi ditu tokiko merkataritzan kontsumitzera eta gogorarazi nahi du zein garrantzitsua den gurea bezalako herri batentzat tokiko merkataritzak bizirik jarraitzea.
Hona hemen atxikitako saltokien zerrenda:
Ainara Complementos Urki, 2
Ametsak J.B.U. Uriarte, 31
Bacaladeria Easo Zamakoa, 1
Bar Sorgiñe Gaztain, 6
Bizi Haziak Bilbo Kalea, 3
Bonilla Fotografos Bizkai Kalea, 58
Calzados Moka Zamakoa, 9
Calzados Motila J.B. Uriarte, 7
Chic Bernart Etxepare, 8
Claudia Estética Zamako,15
Claudia Estética J.B.Uriarte, 28
Clementi Bernart Etxepare, 8
Cler J.B.Uriarte, 34
Clinica Veterinaria Yarza
Copitos Urki, 5
Dog & Fox Euskadi, 8
Droguería Narvaez Zubiaurretarren, 6
Eroski City Ganguren
Estar En Forma Arlo Baltza, 2 (Usansolo)
Eurodenda Bizkai Kalea, 5 (Muguru,S/N)
Fancy Muguru S/N
Fancy Kids Muguru S/N
Fcia. Ion Sanatamaria-Mariamaria Tajada, C.B. J.B.Uriarte, 34
Fcia. Maitena Perez Zamakoa, 10
Fcia. Susana Dominguez Esquibel Zabalea, 35
General Optica J.B.Uriarte, 7
Gobe Zamakoa,13
Grupo Olje Urban Shoes Urki, 9
Hiper Office J.B.Uriarte, 34
Impacto Moda Joven Bizkai, 79
Iroa Muguru, 8
Joyeria Urizar J.B.Uriarte, 39
Joyeria Urizar Ii Oletxe, 13
Kilika Santi Brouard, 1
Kil-Kir Urki, 4
Kiram Diseño Y Decoracion Sl Ander Deuna, 7 (Usansolo)
Kiribil Liburudenda Bizkai Kalea, 99
Koala Baby Zamakoa, 17
Koba Zamakoa, 1
Kuttuna Bernart Etxepare, 2
Lastaira Sistemas De Descanso Ganekogorta, 12
Lenceria Haizea Muguru, 6 Campa
Lenceria Mariu Araba, S/N
Librería Cervantes J.B. Uriarte, 40
Librería Zamakoa Zamakoa, 8
Loradenda Orkitxe Taberna Zarra, S/N (Usánsolo)
Los Chicos Urki,5
Merceria Conchi Bizkai Kalea, 87
Muebles Alberto Galdakao Gernika, 3
Onf Bernart Etxepare, 1
Optika Arteaga Santi Brouard, 1
Optica Galdakao J.B Uriarte, 19
Opticalia Galdakao Euskadi, 4
Oxford Galdakao Agirre Lehendakari, 5
Pastelerías Bizkarra Bilbao, 7
Pastelerías Bizkarra Taberna Zaharra, 3
Pastelerías Bizkarra Estanislao Irazabal, 1
Pastelerías Bizkarra Bernat Etxepare, 2
Pastelerías Bizkarra J.B.Uriarte, 44
Peluquería Anabel Urki, 2
Peluqueria Bibiano Barberia Lehendakari Agirre, 7
Phuket Zamakoa kalea, 10
Restaurante Kerren Santi Brouard
Rollon Informatica Oletxe, 19
Rollon Informatica Ii Bernart Etxepare, 18
Sens Zamakoa, 1
Shia Zamakoa, 5
Sinun Jewels Santi Brouard, 5
So Much J.B. Uriarte, 37
Tejidos Y Confecciones Legarda Torrezabal Trav. 3
Tintoreria Enparantza Gorria Bernart Etxepare, 8
Tintoreria Loara
Txalaparta Kopi, S.Coop Araba, S/N
Urki Kafea Urki, 9
Xama Hogar Y Decoracion Lehendakari Agirre, 6
Zapatería Kaos Muguru S/N
Zoroiza Muguru, 8
Informazio gehiago Dendari Elkartearen bulegoetan edo gudendari.eus webgunean.