Igo
  • 2020/06/24

Abian da Galdakaoko Beharsarea.eus, lana euskaraz eskaini eta kontratatzeko gunea

Langile euskaldun baten bila dabiltzanak eta euskaraz lan egiteko prest daudenak elkartzea da Beharsarea.eus gune digitalaren helburua.


Modu intuitibo batean bai lana behar dutenek eta baita jendea behar dutenek iragarkia jarri ahal izango dute Beharsarea.eus webgunean. Arlo hauek azaltzen dira: Zaintzaileak, Begiraleak, Merkataritza, Ostalaritza, Eskola-laguntza, Industria eta Bestelakoak.


Herri osoan eskaini edo eskatu daitezke zerbitzuak edo ezarri diren 3 guneetako batean, Aperribai, Erdigunea edo Usansolo.


Iragarkietan bertan adieraziko da eskaintza egin duenak eta interesa duen pertsonak elkar kontaktatzeko modua.


Udalak animatu nahi ditu izena ematera euskaraz lan egiteko prest dauden galdakoztar ta usansolotar guztiak, webgunea arrakastatsua izan dadin, behar beharrezkoa delako herritarren eskaintza eta eskaerekin webgunea bizi mantentzea.


Gainera, oraingo hau proiektua abian jartzeko garai egokia dela uste du Udalak, udan lan zehatz batzuk betetzeko behar handia izaten baita, zaintzaileak eta eskola partikularrak emateko irakasleak adibidez.


Galdakaoko Udalak Bizkaiko beste sei udalerrirekin batera jarri du abian Beharsarea.eus gune berritua, hain zuzen ere, Getxo, Basauri, Urduņa, Erandio, Mungia eta Uriibe Kosta. Proiektuaren sustatzailea Alkarbide da, Bizkaiko Foru Aldundiaren udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea. Euskararen normalkuntzaren bidean elkarlana, ezinbestekotzat jotzen du Galdakaoko Udalak eta gogotsu parte hartuko du proiektu interesgarri honetan