Igo
  • 2018/12/04

Abenduaren 26an amaituko da udal tasak borondatezko epean kobratzeko epea

Galdakaoko udalak abenduaren 26an itxiko du ondoko tasak borondatezko epean kobratzeko epea:


. Bide publikoan ibilgailuen sarrera- aparkalekua erreserbatzeagatik (ibiak).


. Taxi-geralekuaren aparkalekua erreserbatzeagatik.


. Kutxazain automatikoak eraikinen fatxadetan.


. Jabetza publikoa okupatzea mahai, auki eta mahai-hankabakarrekin.


. Jabetza publikoaren okupazio berezi azokako postuekin.


. Ortu ekologikoak emateagatiko tasa.


. Torrezabaleko bazkideen urteko kuotaren prezio publikoa.


ORDAINTZEKO EPEA: Azaroaren 26tik abenduaren 26ra


Epe hori amaitu ondoren, Premiamendu-bidez exijituko da, %20ko ERREKARGUAREKIN gehi berandutze-interesak.


ORDAINTZEKO ERA


Helbideratutako ordainagiriak: Kargua abenduaren 26an egingo da


Helbideratu GABEKO ordainagiriak:


Helbideetara bidali zaien ordainketa-agiriarekin, ondoko edozein entitatetan:


KUTXABANK S.A.


LABORAL KUTXA


CAIXABANK S.A.


Ordainketa Pasabidearen bidez, gure web orritik: www.galdakao.net, "Nire Ordainketa".


Jasotzen ez bada edo ordainketa-agiria galduko balitz, udalean horren bikoiztua lortu beharko da (ESAN bulegoan). Dokumentua jasotzen ez bada, edo akatsen bat balego, horrek ez du ordaindu beharra kenduko.


Zure erosotasunerako, ordainketa helbideratzea gomendatzen da, ondorioak 2019. ekitaldirako izango dituelarik. Horretarako, entitate laguntzaileetan edo udalaren ESAN bulegoan emango den "Helbideratze-buletina" bete beharko duzu.