Igo
  • 2018/12/03

Abenduan herriko dendei laguntzeko kanpaina bultzatu da, goiburua “Gabonetako onena Galdakaon. Zure erosketak ere bai”

Galdakaoko udalaren Ekonomia Sustapeneko Arloak ekimen barriak egiten jarraitzen dau herriko merkataritzaren sareari laguntzeko helburuagaz. Izan be, bondendek, urrian eta azaroan, arrakasta izan eben eta 3.000 txartelak epea baino lehen amaitu ziran eta horrek 120.000 euro jarri ebazan zirkulazioan. Orain Gabonetako kanpaina dator.


Horretarako, eta 15.000 euro inbertiduz, ekimen batzuk ipiniko dira martxan, herrian erostea sustatzeko. Kanpainaren goiburua: "Gabonetako onena Galdakaon. Zure erosketak ere bai" / "Lo mejor de la Navidad, en Galdakao. Tus compras también".


Aurrera eroango diran ekintzak nagusiki publizidadekoak izango dira, esaterako:


. Ehunezko 5.500 poltsa birrerabilgarri banatuko dira. Poltsa honeek denden esku egongo dira, beti be Behargintzako telefonora deituta (94 401 05 80). Poltsa honekaz persona bakotxak egindako erosketak "paketeatzen" lagunduko dabe.


. 12.000 flyer sartuko dira buzoietan


. Bizkaibuseko 12 markesina


. Publizidadea prentsa idatzian


. Publizidadea irratian


. Presentzia sare sozialetan (Facebook, Twitter, Instagram).


Iņigo Bilbao Ekonomia Sustapen Arloko zinegotziak, kanpainaren aurkezpenean azpimarratu dau "ekintzok Dendari Elkarteak bere aldetik egiten dauzanak osotzen dabela, beti be alkarlanean, helburu bera dogulako".


Iņigo Bilbaok azpimarratu dauanez, "herri baten dinamikan komertzioak daukan garrantzia ekonomia hutsetik harago doa. Herriko kontsumo-ahalmena bertan gelditzeko faktorea da, kanpoko kontsumoa erakartzen dau eta kanpoko inbertsioentzako faktore erakargarria be bada. Jardueraren izaera beragatik, sinergia sozialak, komertzialak, kulturalak eta ludikoak sortuarazoten ditu".