Igo
  • 2019/03/14

6tik 13 urtera arteko gazteei zuzendutako Galdakaoko Aste Santuko lehenengo kirol-kolonietara joateko epea zabalik dago

Galdakaoko udalaren Kirol Arloak Aste Santuko lehenengo kirol-kolonietako epea zabalik dago. Ekimen hau 6tik 13 urtera arteko gazteentzat pentsatuta dago eta talde bitan egingo dira, Urreta Kiroldegian eta Unkinan (gitxiendik 20 inskripzino behar dira).


Kolonia honeen datu aitagarrienak ondokoak dira:


Lehenengo txanda: apirilaren 15, 16 eta 17an


Bigarren txanda: apirilaren 23, 24, 25 eta 26an


Adina: 6 eta 13 urte artekoak


Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara, hasi baino ordu erdi arinago haurrak entregatzeko zerbitzua eta amaitu ondoko ordu erdiraino hartzeko zerbitzua.


Prezioak:


1. Txanda: Abonatuak 42? eta EZ abonatuak 50,40?.


2. Txanda: Abonatuak 56? eta EZ abonatuak 67,20?.



Inskripzinoak Urretako eta Unkinako kiroldegietan egin leiz, baita be udalaren ondoko web-orrian be: (www.galdakao.eus).