Igo
  • 2021/11/08

65 urte bete dituela eta, Coca-Colaren plantan izan da Hernando alkatea, Urkullu lehendakariarekin eta Rementeria ahaldun nagusiarekin

1956ko azaroaren 6an zabaldu zituen ateak Coca-Colaren Galdakaoko plantak. 6.000 metro karratu eta 57 behargin zituen lantegian, 1,5 milioi litro sortzen zituen urtean. 65 urte geroago, 300 pertsonak lan egiten dute 79.500 metro karratuko plantan, eta 220 milioi litro ekoizten dituzte urtero.
65. urteurrena dela eta, herrian dagoen enpresa nagusienetakoaren instalazioak ikusten izan da Iņigo Hernando Galdakaoko alkatea, besteak beste Iņigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiarekin eta Francesc Cosano Coca-Cola Europacific Partners Iberiako zuzendari nagusiarekin egindako bisitan.