Igo
  • 2022/07/29

2023an eta 2024an gauzatuko diren 32 proiektu aukeratu dituzte herritarrek aurrekontu parte hartzaileetan

Aurrekontu parte hartzaileetarako prozesua amaituta, herritarrek erabaki dute eurek egindako 232 proposamenen artetik zein proiektu gauzatuko diren hurrengo bi urteetan: 2023ko eta 2024ko aurrekontuetan txertatuko dira aukeratutako 32 proiektuak. Aurrekontu parte hartzaileetarako azken prozesuan egindako aldaketei esker udalerriko zonalde guztietara iritsiko dira partida horiek, hori bermatzeko eremuka banatu baitziren proposamenak eta aukeraketa sistema. Auzo eta guneen arteko oreka lortuko da horrela.

Uztailaren 15ean amaitu zen aurrekontuetarako proposamenei botoa emateko epea eta horrela bukatu da martxoan hasitako prozesua. Bitarte horretan Galdakaoko Udalak herritarrekin lankidetzan gauzatu du erabakietan parte hartzeko abiarazitako prozesua eta oparoa izan da lankidetza. 

Hasteko, talde eragilea sortu zen, non 15 auzokide inguruk parte hartu zuten. Talde horrek erabaki garrantzitsuak hartu zituen, hala nola Galdakao eremuka banatzea edo eremu bakoitzari esleitutako aurrekontu zatia zehaztea. Hortik aurrera proposamenak jasotzeko epea ireki zen. Proposamenak toki desberdinetatik etorri ziren (Haurren Kontseilutik, Topaguneetatik, adinekoen zentroetatik eta, baita ere, herritarrengandik euregandik zuzenean). 

Prozesu honetan, lehen aldiz, erabaki.galdakao.eus parte hartzerako plataforma erabili da. Tresna lagungarria izan da prozesu osoan zehar, eta esperientzia positiboa izan da, arazo teknikoak gora-behera. Hala ere, ez ditu ordezkatu, ezta ordezkatuko ere, parte hartzeko era tradizionalak, aurrez aurrekoak. Azken bozketan ere, plataforma erabili den arren, teknologietan trebatuak ez dauden herritarrei botoa paper bidez emateko aukera eman zaie. 

Guztira 232 proposamen jaso dira. Horien artean herritarrek lehentasunak ezarri ondoren, balorazio teknikoak egin dira eta, azkenik, bozketa egin da, proposamenak auzo guztietara iristea irizpidetzat hartuta.

Horren guztiaren emaitza gisa, honakoak dira herritarrek aukeratu dituzten proiektuak, eta beraz, hurrengo bi urteetan gauzatuko direnak:

  • Bekea (1 eremua) / Bekea eta Meatzetako bideko argiak hobetu / 66.500,00 €
  • Bekea (1 eremua) / Bekeako garbitegi zaharra berreskurtazeko lanak /   66.500,00 €
  • Bekea (1 eremua) / Bekea zaintzeko sentsibilizazio kanpaina / 3.500,00 €
  • Olabarri (1 eremua) / Nagusientzako heziketa fisikoa / 10.000,00 €
  • Kurutzea (2 eremua) / Berdegune gehiago / 24.500,00 €
  • Kurutzea (2 eremua) / Berdegune gehiago Iturrondo plazan / 24.500,00 €
  • Kurutzea (2 eremua) / Izarra adinekoentzako zentroko irisgarritasunaren arazoa konpondu / 24.500,00 €
  • Urreta (2 eremua) / Grafitien lehiaketa/ikuskizun/ekitaldia Urretan    50.000,00 €
  •  Zuhatzu (3 eremua) / Zuhatzuko pasealekua argiztatzea / 31.500,00 €
  • Tximiolarrabekoa (3 eremua) / Plazakoetxeko "baso" gunea egokitzea    15.000,00 €
  • Aperribai (4 eremua) / Bioaniztasunerako lorategiak. Hiriko belartzak berreskuratu eta hiri-basoak sortu / 49.000,00 €
  • Aperribai (4 eremua) / Aperribai eskolako tuberiak konpondu    49.000,00 €
  • Txistulanda (4 eremua) / Haurrekin memoria historikoa landu    50.000,00 €
  • Olabarrieta (4 eremua) / Informazioa: Triptikoak jokabide arauak zabaltzeko. Udaleko gidaliburuak. Kokapen mapak / 1.000,00 €
  • Txistulanda (4 eremua) / Liburuak Txistulandako parkean / 20.000,00 €
  • Usansolo (5 eremua) / Gure Etxea Adinekoen Zetroko atean hegala jartzea (edo beste sistema eraginkor bat) / 12.000,00 €
  • Usansolo (5 eremua) / Bankuak eta gereizpeak Emakumeen Plazan    38.000,00 €
  • Gorozibai (5 eremua) / Adineko pertsonentzako eta gazteentzako jarduera fisikoa kalean / 49.000,00
  • Urtebieta (6 eremua)  / Urtebieta auzoko kotxe eta motorrentzako aparkalekuak hobetzea / 49.000,00 €
  • Tximiolarragoikoa (6 eremua) / Bolardoen ordez sistema eraginkorrago bat jarri / 5.000,00 €
  • Urtebieta (6 eremua) / Urtebietarako irisgarritasun orokorreko proiektua  / 20.000,00 €
  • Urtebieta (6 eremua) /  Urtebietarako irisgarritasun mekanikoko proiektua    20.000,00 €
  • Tximiolarragoikoa (6 eremua) / Txakurren jabeentzako kontziantziazio kanpaina    3.500,00 €
  • Bengoetxe (7 eremua) / Arrien inguruko lurpeko pasabidea ixtea    25.000,00 €
  • Bengoetxe (7 eremua) /  Sagardui tailerretako lur-saila berreskuratzea    50.000,00 €
  • Bengoetxe (7 eremua) / Bengoetxe-La Troka inguruko memoria historikoa jasotzeko proiektua / 25.000,00 €
  • Bengoetxe (7 eremua) / Bengoetxeko aparkalekua urbanizatu Merkadillorako pasabidea izateko / 30.000,00 €
  • Galdakao osoa (8 eremua) / Galdakao Argazkilaritza txokoa    18.000,00 €
  • Galdakao osoa (8 eremua) / Galdakaon kerik gabeko guneak errespetatzeko kanpaina egin / 6.500,00 €
  • Galdakao osoa (8 eremua) / Aintzineko bideak berreskuratzeko azterlana / 18.000,00 €
  • Galdakao osoa (8 eremua) /  Nerabeentzat kalean ekintzak / 20.000,00 €
  • Galdakao osoa (8 eremua) / Taxi zerbitzua / 65.000,00 €

Proiektuei buruzko informazio zehatzerako: erabaki.galdakao.eus