Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

2023-2024 ikasturterako aurrematrikulazio epea otsailaren 13tik 24ra artekoa izango da

Hezkuntza   2023/01/19

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxeetan 2023-2024 ikasturterako izena emateko eskaerak aurkezteko epea otsailaren 13an hasiko da eta 24an bukatu. Aurrez, udalerriko ikastetxeek batzar informatiboak egingo dituzte haien eskaintzen berri zuzenean emateko.

Otsailaren 7an, asteartean, Gandasegi HI-n egingo da batzarra, eta asteazkenean, hilaren 8an, Urreta HI-n eta Elexalde BHI-n. Aperribai HI-n, otsailaren 13an izango da aurkezpen bilera eta Eguzkibegi ikastolak urtarrilaren 22rako sarrera libreko eguna antolatu du. 

Bilera informatibo guztiak ikastetxeetan bertan egingo dira, azken orduko aldaketarik ezean, eta horien informazio osagarria eskuratu ahal izango da ikastetxeetara bertara zein Galdakaoko Udalaren Euskara Zerbitzura (944010540) deituta.

Batzarren datak eta ikastetxe bakoitzaren kontaktua:

APERRIBAI HLHI
Batzarra: otsailaren 13a
Telefonoa: 94 449 68 62

GANDASEGI HLHI
Batzarra: otsailaren 7a
Telefonoa: 94 428 01 80

UNKINA HLHI
Telefonoa: 94 428 01 90

URRETA HLHI
Batzarra: otsailaren 8a
Telefonoa: 94 428 78 80

EGUZKIBEGI IKASTOLA
Sarrera libreko eguna: urtarrilaren 22a
Telefonoa: 94 456 02 64

ELEXALDE BHI
Batzarra: otsailaren 8a
Telefonoa: 94 428 80 21

BENGOETXE BHI
Telefonoa: 94 428 80 21

ANDRA MARI LH
Telefonoa: 94 456 27 20

OSTALARITZA ESKOLA
Telefonoa: 94 457 60 77