Sormenek, Galdakaoko sormenen plazak, aurkeztu du udaberrirako antolatu duen egitaraua; egitarau aberatsa, erakargarria, euskarazko kulturgintzaren transmisioa bermatzeko oinarriak jartzea helburu duena eta emakumea erdigunean duena.
2021ko Sormenek ohartarazi zuen bere lau lan-ildoetatik (sormena-plazak-komunikazioa-transmisoa) euskarazko kulturgintzaren transmisioa dela premiarik larrienak dituena. Hortaz, euskarazko kulturgintzaren transmisioa elkar elikatzen duten eta elkar gurutzatzen diren bi ildotan lantzen dugu:
Abiapuntu eta helburu horiekin pentsatu eta antolatu ditugu 2022ko udaberrirako edukiak eta egitaraua. Euskaraz sortzeko grina sustatu, irakatsi eta transmititu gura dugu gaur egun euskaraz sortzen ari direnak zer eta nola sortzen ari diren erakutsita.
Sortu ginenetik azpimarratu dugu kulturgintza ekosistema gisa ulertzen dugula, ekosistema horretako eragileok elkarlanean eta sinkronizaturik aritu behar dugula euskarazko kulturgintzaren erronka nagusiari erantzuteko: kulturzaleak sortzea.
2022an honako eragileekin ari gara elkarlanean:
Urteetan euskaraz sortzen ari direnei eta bidea egiten hasi direnei plaza eskaini diegu belaunaldi berriek ereduak izan ditzaten eta transmisioan eragile nagusi diren hezitzaileek zer transmititu jakin dezaten.
Honako eduki eta egitaraua 2022ko udaberriari dagozkio. Udazkenean beste agerpen publiko bat egingo dugu. Bitartean, egunero egingo dugu lana Sormene euskarazko kulturgintza bizi, ulertu eta lantzeko proposamen bat baita, lanketa iraunkor eta etengabea eskatzen duena.
✅ Maiatzak 12, osteguna / Kurtzeko plazan
▶️ 10:15 eta 12:00etan: Tailerrak ikastetxeentzat: Antzerkia. Formol Laborategia
▶️ 20:00etan: Antzerkia. Bidaide. Metrokoadroka konpainia Geuretik Sortuak egitasmoarekin elkarlanean.
✅ Maiatzak 13, ostirala / Kurtzeko plazan
▶️ 10:15 eta 12:00etan: Tailerrak ikastetxeentzat: Musika. #Mauriziakezdauinorhil. Ines Osinaga, Lorea Argarate eta Olatz Salvador.
▶️ 18:00 eta 20:30: Disko berrien aurkezpenak Ahotsenearekin elkarlanean. 30 minutuko saioak.
▶️ 21:00etan: #Mauriziakezdauinorhil ikuskaria. Ines Osinaga, Lorea Argarate eta Olatz Salvador
✅ Maiatzak 14, larunbata / Kurtzeko plazan
▶️ 11:00-14:30:
Kultur Sorkuntzen Azoka. Azokako karpa barruan.
▶️ 12:00-14:30 Liburu berrien aurkezpenak, Ahotsenearekin elkarlanean, karpan. 30 minutuko saioak.
▶️ 17:00-20:30:
Kultur Sorkuntzen Azoka. Azokako karpa barruan.
▶️ 18:00-22:00:
Disko berrien aurkezpenak Ahotsenearekin elkarlanean. 30 minutuko saioak.
✅ Maiatzak 15, igandea / Kurtzeko plazan
▶️ 13:30ean: Irizarren izarrak. Juan Karlos Irizarri omenaldia
Da Capo, Galdakaoko Musika Banda
Ad Libitum, Galdakaoko Txistulari Banda
Maximo Moreno Musika eskolako abesbatza
✅ Maiatzak 27, ostirala / Torrezabalen
▶️ 11:30ean
: Album antzezlana ikasleentzat. Formol Laborategia antzerki konpainia.
▶️ 20:00etan
: Album antzezlana publiko ororentzat. Formol Laborategia antzerki konpainia
ℹ️ Informazio gehiago: www.sormene.eus