Igo
  • 2022/01/10

2022-2023 ikasturterako aurrematrikulen inguruko hitzaldiak aste honetan egingo dira

2022-2023 ikasurterako aurrematrikulazio epea datorren astean hasten dela eta, aste honetan egingo dira ikastetxeek antolatu dituzten aurrematrikulei begirako hitzaldiak.

Asteazkenean, hilak 12, hitzaldiak Urreta HI-n eta Unkina HI-n egingo dira; Urretakoa 16:15ean eta Unkinakoa, aldiz, 17:00ean. Ostegunean, hilaren 13an, Gandasegi HI-n izango da hitzaldia arratsaldeko 15:30etan, eta ostiralean, 14ean, Aperribai HI-n emango dira azalpenak 15:30ean. 16an, domeka, Eguzkibegi Ikastolan egingo da hitzaldi, azken horretarako hitzordua hartu behar da idazkaritza@eguzkibegi.net helbidean.

Hitzaldi informatibo guztiak ikastetxeetan bertan egingo dira, azken orduko aldaketarik ez badago. Aurrematrikulatzeko epea urtarrilaren 17an hasiko da eta 28an bukatu.