Igo
  • 2020/06/16

2021eko aurrekontu parte-hartzaileak diseinatu eta dinamizatuko dituen taldea sortzeko deialdia zabaldu da

Galdakaoko Udalak, Ogasun eta Parte-hartze sailen bitartez, deialdia egiten du 2021ko aurrekontu parte hartzaileak diseinatu eta dinamizatuko dituen taldea sortzeko. Prozesu honetan parte hartu nahi duten guztiek izena emateko epea ekainak 16tik ekainak 23ra bitartean egongo da zabalik.


Prozesuaren diseinutik bertatik herritarren parte hartzea bermatzea da talde hau sortzearen helburua. Horrela, herritarrekin zuzeneko partaidetza eta erantzunkidetasun loturak sortuko dira eta urrats bat gehiago da herritarren parte hartzea udal politikaren erdigunean kokatzeko gobernu taldeak egiten duen apustuan. Prozesuaren diseinua hainbat eragileri irekitzeak herritarren parte hartzean urrats bat gehiago ematea esan nahi du.


Horregatik, talde dinamizatzaile hori osatuko duten pertsonak kolektibo ezberdinetakoak izango dira: pertsona adinduak, emakumeak, gazteak, migranteak, auzo elkarteak, kirol zein kultura elkarteak.


Parte hartu nahi duten pertsonek e-maila bidali behar dute helbide honetara: agurigoitia@galdakao.net (944010583 telefonoa), asuntoan zera jarriz: "TALDE MOTORRA". Mezuan norbere izen-abizenak eta zein kolektibotan kokatzen den aipatu beharko du.


Animatu eta parte hartu!