Igo
  • 2018/12/04

120 pertsona inguruk parte hartu dabe Berbodromoan, “World coffee” estiloan euskaraz berba egiteko gunea

120 pertsona inguruk parte hartu dabe joan dan astelehenean, Torrezabalen, antolatutako Berbodromoaren bosgarren edizinoan, Galdakaoko Berbalagun proiektuak bultzaturik eta Euskaraldia ekimenaren inguruko jardueren barruan.


AEK, Udal Euskaltegia, Elexalde, Beogetxe eta Eguzkibegi Ikastolako ikasleek, Berbalalgunen ikasleekin batera, "World coffee" estiloko topaketa honetan parte hartu dabe. Beste urte batez, ikastegi horreetako irakasleek dinamizatu dabe, Galdakaoko udalaren Hezkuntza eta Euskara zerbitzuko langileak, Berbalagun eta herriko alkarteen laguntzaz (Erabide, Zizpa eta Patakon).


Ondoko gaiak landu dira: "realitu showak" eta "plastikoaren kontsumoa".


Berbodromoa mundu osoan "World coffee" izenaz ezagutzen dan formatoaren herriko bertsinoa da. Parte-hartzaileek seiko mahaietan batzen dira, aurkezleak azaltzen deutsien gaiari buruz 15 minututan berba egiteko.


Talde bakotxean pertsona batek egiten dau moderatzaile lana, mahaiko kide guztiek parte hartu dagien. Ordu lauren hori amaitzen danean, solaskidek txandakatzen dira, hurrengo gaia beste bost pertsona desbardinakaz eztadaitu dagien. Berbodromoaren helburua da herriko jentea ezagutzea, eurekaz euskaraz erlazionatu ahal izateko.


Edizino barri honen ezaugarri nagusia giro ona izan da, txokolate bero eta pastelakaz alkarriketak goxatuta. Halan, urtez urte finkatuz doa abenduaren 3aren inguruan antolatzen dan ekimen hau.