Igo
  • 2021/03/24

101 urte bete dituen egunean, alkatearen eta alkateordearen bisita jaso du gaur Patxi Bilbao galdakoztarrak. Zorionak!

Iņigo Hernando Galdakaoko alkatea eta Mari Paz Losada alkateordea Patxi Bilbaoren etxean izan dira gaur eguerdian, 101. urtegunagatik zoriontzeko. Bilbaok, haren emazteak eta seme-alaba banak esku zabalik hartu dituzte Udalaren bi ordezkari nagusiak, mokadu eta guzti. Gustora aritu dira luzaro solasean guztiak, eta hurrengo urtean berriro elkartzekotan geratu dira.

Iazkoa izan zuen urteurren borobila Bilbaok. Baina pandemiak eragindako itxialdia zela eta, ezin izan zuen Udaleko ordezkariekin aurrez aurre egon; telefonoz deituta eman zizkion zorionak alkateak, eta aurten biltzekotan geratu ziren. Hala egin dute gaur eta pozik hartu du bisita omenduak. Datorren urterako gonbitea ere egin die