Igo
  • 2020/06/18

10.000 bonu ekainaren 22an hasi eta uda osoa iraungo duen "Bonodenda Galdakao 2020" kanpaina berezirako

Galdakaoko Udaleko Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Arloa-Behargintzak, Galdakao Dendari Elkartearekin lankidetzan, "BONODENDA GALDAKAO 2020" kanpaina berezia abiarazi du. Gure udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketa sustatzea da helburu nagusia, Covid-19aren ondorioei aurre egiteko; izan ere, horren ondorioz, establezimenduak itxi behar izan dira edo jarduera nabarmen murriztu da.


Kanpaina datorren astelehenean, ekainaren 22an, hasiko da, eta irailaren 20an amaituko da; beraz, udako hiru hilabeteak iraungo du.


Aste honetan ireki zaie epea parte hartu eta kanpainarekin bat egin nahi duten Galdakaoko dendari eta ostalariei. Uztailaren 15era arte izango dute horretarako aukera Dendari Elkartearen bulegoetan. Elkartearekin harremanetan jartzeko, 944570623 telefonora dei daiteke.


Guztira 10.000 bonu jarriko dira zirkulazioan, eta, oraingo honetan, ahalik eta negozio kopuru handienean eta askotarikoan trukatu ahal izateko, bonuak 10 euroko kostua izango du, eta 15 euroko balioa izango du trukatzean.


Bonuak ekainaren 22tik aurrera erosi ahal izango dira, soilik kreditu txartelarekin, Dendari Elkartearen bulegoetan, Muguru plaza z/g helbidean (astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara, eta astearteetan, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara), eta Usansolon, Oletxe kaleko 19an (osteguna, 16:00etatik 18:00etara). Gehienez 4 bonu erosi ahal izango dira pertsona bakoitzeko.


Bonuak erosten dituztenek 2020ko ekainaren 22tik irailaren 20ra arte erabili ahal izango dituzte, biak barne. Epe hori igarotakoan, balioa galduko dute ordainbide gisa.


Hauek dira erabilera-baldintzak:




  • Bonoa behin bakarrik erabili beharko da, kanpainari atxikitako saltokietan soilik.

  • Erosketaren zenbatekoa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko.

  • Bonuak ezin dira eskudirutan trukatu.

  • Produktua itzultzen bada, erosketaren zenbateko osoko txartela jaulki beharko du establezimenduak, eta ezin izango da eskudirua itzuli.

  • Bonuak bateragarriak dira



Galdakaoko Udalak bonu horiek erostera animatu ditu herritarrak, tokiko merkataritza eta ostalaritza sareari laguntzeko.



BONODENDA 2020 KARTELA.pdf