Bilatzailea:

Zerbitzuak |

Gazteria

Gazteria

Ikus azpimenua

Programak eta proiektuak

Galdakaoko udalak gazteria politikak ikuspegi integral batetik landu nahi ditu. Gazteei etorkizunerako baliabideak eskaintzeaz gain, bizi duten momentua osotasunez eta jendarteko parte izanez norbere gaitasunak garatzea bilatuz.

Programa, proiektu eta ekimenak ikuspegi hezitzailea euskaldun eta feminista batetik garatzen dira. Aniztasunaren errespetua, parekidetasuna eta aukera berdintasuna oinarri izanik, autonomia, sormena eta parte hartzea sustatzea nahi da; naturarekiko errespetua, menpekotasunen prebentzioa eta kultur aniztasuna bezalako balioak ahaztu gabe.

Gazteria arloak eskaintzen dituen zerbitzuak dinamikoak dira, proiektuka landuz atal ezberdinak:

  • Aisialdiko ekintzak: topaguneak eta Udako aisialdi eskaintza (udalekuak)
  • Gazte BerPiztu (parte hartzea eta gazte ekimenak bultzatzea)
  • Enplegu eta hezkuntza orientazioa (Enplegu arloarekin batera)
  • Aholkularitza eta laguntza psikologiko zerbitzua
  • Sexu aholkularitza zerbitzua (Berdintasun arloarekin batera)
  • Etxebizitza diagnostikoa (Etxebizitza arloarekin batera)