Bilatzailea:

Zerbitzuak | Gazteria |

Programak

Programak

Ikus azpimenua

GAZTE BERPIZTU

16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa da, aisialdiko eta eremu ez-formaletako esku-hartze hezitzailea. Feminismotik eta euskaraz, bere helburua autonomia, sormena eta parte-hartzea sustatzea da. Esku hartzea kalean eta txamietan egiten da, Galdakaoko gazte-koadrilekin eta gazte-elkarteekin elkarlanean.



GAZTE NAHASTE

16 eta 30 urte bitarteko galdakoztarrek uztailaren 11ra arte aurkez ditzakete euren egitasmoak

Iaz abiarazi zuen Galdakaoko Udalak GazT Nahaste ideia lehiaketa, GazT Berpiztu programaren baitan, herriko gazteak ere komunitatean aktiboki inplika daitezen. Ekimenak belaunaldi berrien artean eragin positiboa izango duen edozein jarduera edo proiektu proposatzeko aukera ematen die gazteei. Lehenengo edizioko parte hartzeak izan zuen arrakasta ikusita, aurten bigarren deialdia abiatu da eta proposamenak aurkezteko epea uztailaren 11ra arte, ostirala, egongo da zabalik.

16 eta 30 urte bitarteko gazte taldeek parte har dezakete eta izena emateko formularioaren bidez bidali ahal izango dituzte euren proposamenak. Irabazi asmorik gabeko edozein kultura, kirol, osasun. jarduera, gizarte ekimen edo sentsibilizazio ekintza hartuko da kontuan. Proiektua euskara nagusi izanda garatu beharko da eta horrek ere ikuspegi feminista txertatua izan beharko du.

Talde bakoitzak 3 ideia aurkeztu ahal izango ditu gehienez, jatorrizkoak eta argitaratu gabekoak. Epaimahai batek baloratuko ditu ideiak, eta proposamen irabazleak 2.000 euroko saria eta ekintza antolatzeko eta kudeatzeko laguntza lortuko du. Irabazle suertatzen den ekimena aurtengo urria, azaroa eta abendua bitartean gauzatu beharko da.


Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago eskatzeko 688 680 840 telefonora deitu edo gazteberpiztu@galdakao.eus helbide elektronikora idatz daiteke.


👉🏻 OINARRIAK ETA IZAPIDEAK
👉🏻 IZENA EMAN HEMEN