Bilatzailea:

Zerbitzuak | Gazteria |

Gazte-Udalekuak

Gazte-Udalekuak

Ikus azpimenua

udalekuak2024

12-16 urte bitarteko Galdakaoko gazteentzako udako aisialdi eskaintza. Ekaineko azkena astean eta Uztaileko 2 astetan udaleku ireki batean ekintzak, eskulanak eta irteerak antolatzen dira.


ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA



Egutegia eta ekintzak:

  • 1. Txanda:Ekainak 25 eta uztailak 4 (8 egun)
  • 2. Txanda: Uztailak Uztailak 7-11 (5 egun)
  • 3. Txanda: Uztailak 14-23 (8 egun)

Ordutegia:3 egun 10:30-13:30 eta 2 egun 10:30-16:30

Lekua: Aperribai, Indarra eta Plazakoetxe topaguneak.


Izen ematea

  • 2024ko Maiatzaren 21etik 31ra, bi egun horiek barne.
  • Gazte bakoitzak nahi beste txandatan izena eman dezake baina plazak betetzen badira zozketan erabakiko da. Gazteak banaka, binaka edo hirunaka izena eman dezakete eta zozketak taldetxo hauek errespetatuko ditu.
  • Fitxan datu guztiak bete behar dira eta gurasoaren edo tutorearen baimena eta sinadura gehitu.
  • 30 plaza daude gehienez Topagune bakoitzean..
  • Gaztearen izen-ematea bere legezko tutoreak egin beharko du, eta ez beste pertsona batzuek. Horrela egin ezean, plazak esleitzeko prozesutik kanpo utzi ahal izango dira.
  • Izena ematea eta informazio gehiago: www.galdakao.eus/gazte-udalekuak mgarrido@galdakao.eus eta 944010528
  • Izen-ematea online egiten laguntzeko, interesdunak hitzordua eska dezake 944010528 telefonoan (Kultura eta Gazteria Arloa), bertako langileriak dagokion eskabidea modu egokian egiten lagundu diezaion.
  • Gazte bakoitzak txanda baten, bitan edo hirutan izena eman dezake.
  • Gazteak banaka, binaka edo hirunaka izena eman dezakete eta zozketan taldetxo hauek errespetatuko dira.
  • Zerrendak ekainaren 3ean argitaratuko dira udaleko webgunean eta Torrezabal kultur etxean. Listan tutore legalaren NAN argitaratuko da.

Izena ematerakoan datu faltsuak emateak udalekuetan parte hartzeko eskubidea galtzea ekar lezake.

Kuotak eta hobariak

Gazte udalekuak 2025 programan parte hartu ahal izateko prezio publikoak hauek dira:

udalekuak2025 class=

Hobaria lortzeko:

Interesdunek ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Bizikidetza-unitatearen errenta-datuak.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) jasotzen dutela adieraztea.
  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen dutela adieraztea.

GLL eta DSBEren kasuan laguntza hori eskatzen dela adieraziko du interesdunak eta Gazteria arloak laguntza hori jasotzen duela baieztatuko du.


udalekuak2025