Bilatzailea:

Zerbitzuak |

Gardentasuna

Gardentasuna

Ikus azpimenua

Gardentasuna, legezko betebeharra izateaz gain, zintzotasun-jarrera da kudeaketa publikoan. Politika publikoen hedapenarekin lotutako prozesuen gardentasuna eta trazabilitatea herritarren eskubidea dira, sinesgarritasun eta eraginkortasun betekizuna izateaz gain.

Eremu horretan, Arloaren zeregin nagusia da herritarrek informazio publikoa eskura dezaten bermatzea, bai modu proaktiboan (inork eskatu gabe), bai erreaktiboan (informazio jakin baten eskaera zehatzei erantzunez).

Gaur egun, hauek dira Gardentasun Zerbitzuaren jarduera-ildo nagusiak:

  • Informazio publikoa eskuratzeko eskaerak kudeatzea.
  • Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko abenduaren 9ko 19/2013 Legeak eta Gardentasunari buruzko Udal Ordenantzak aitortzen dute herritarrek eskubidea dutela informazio publikoa eskuratzeko. Esteka honen bidez egin daiteke.
  • Publizitate aktibora behartuta dagoen informazioa modu proaktiboan eskaintzea gardentasun-atariaren bidez.